Portada

Patanjaliren yoga sutrak

Egiluz, Kepa Traducción: Egiluz Bergara, Kepa
IBAIZABAL
12 / 2011
9788483945537
Euskera
ERLIJIOEN JAKINDURIA
Autoayuda

Sinopsis

Gure mendebalde postmodernoan hamaika aldaeratan errotu den Indiako tradizio soteriologiko zaharra dugu yoga. "Soteriologiko" baino, "integratzaile" edota "bateratzaile" hobetsiko dute apika batzuen batzuek. Izan ere, yoga hitzaren adiera nagusia "uztarri" edota "lotura" da, eta "diziplina bati irmoki lotzea" esan nahi du. Horrela, yoga izenpean gorputzaren nahiz gogoaren diziplina-multzo zabala biltzen da. Yoga Sutrak idazkia yogaren ikuskera teoriko-praktikoa maisuki laburbiltzen duen funtsezko testu kanonikoa da. K.o. II. eta III. mendeen artean idatzia beranduenez, legendazko Patanjali delakoaren jeinuari egozten zaio. Honek gizaldietan distilaturiko jakituria yogako oparoa berrehun bat aforismo motz bezain trinkotan artikulatu zuen. Beraien hizpide nagusia: nola atera giza-gogoa ohiko nahasmenetik eta bere jatorrizko argitasunera itzuli. Azken batean, Patanjaliren Yoga Sutrak obra honek bere buruaren aska¡penaz arduratua dagoen edozeinentzat ezinbesteko meditazio-gida dirau, antzina bezala egun ere.

PVP
17,50